jump to navigation

Katalunian Stoner garaile 2007 Ekaina 11

Posted by iromero in Lasterketak.
add a comment

Asteburu honetan Katalunian izan den lasterketan Casey Stoner berriro nagusitu da aurreko lasterketan Ducatik utzi zituen dudak argituz. Bigarren Valentino Rossi geratu zen, eta Dani Pedrosa hirugarren.

Australiarrak bere Ducatiaren abiadura erabili zuen puntu teknikoetan galtzen zituen posizioak zuzenetan irabazteko. Baina Valentino Rossi puntu hauetan inguratu egiten zitzaion eta aurreratze politak egin zituzten. Atzetik, Dani Pedrosa oso gertu zegoen eta batzuetan bigarren postuan jarri behar zela zirudien, baina ez zuen bere hirugarren postua hobetzerik izan.

Ondorengoak: Hopkins 4º , Randy de Puniet 5º, Loris Capirossi 6º, Chris Vermeulen 7º, Alex Barros 8º, Marco Melandri 9º, Colin Edwars 10º, Nicky Hayden 11º, Makoto Tamada 12º, Alex Hofmann 13º, Sylvain Guintoli 14º, Shinya Nakano 15º, Kenny Roberts Jr 16º, Carlos Checa 17º eta Kurtis Roberts 18º. Toni Eliasek ezin izan zuen lasterketa bukatu.

stoner-rossi-pedrosa.jpg

Lasterketaren laburpena ikusteko klikatu hemen.

Rossik etxean irabazten du 2007 Ekaina 3

Posted by iromero in Lasterketak.
1 comment so far

Nahiz eta gaurko lasterketan berriro ere euria izan behar zela nagusi uste zen, azkenean eguraldi ona egin du eta lasterketa lehorrean egin da. Valentino Rossi izan da garaile eta atzetik Dani Pedrosa eta Alex Barros iritsi dira helmugara.

Italiarra ez da ondo irten baina pixkanaka-pixkanaka beste pilotuak aurreratzen joan da aurreraino iritsi den arte. Aurrean zortzigarren postutik atera den Dani Pedrosa topatu du. Honek gogor iraun du Rossiren aurrean, baina azkenean aurreratu egin du.

Atzetik Casey Stoner zetorren, baina lasterketa bukatzeko gutxi falta zela Alex Barrosek aurreratu egin du hirugarren postua lortuz.

Oraindik Stoner dago lehenego sailkapen orokorrean, baina bigarren den Valentino Rossi 9 puntutara dago eta hirugarren den Dani Pedrosa 33 puntutara.

Gaurko lasterketaren sailkapena ikusteko egin klik hemen.

Gaurko hiru lasterketen laburpena ikusteko egin klik hemen.

Euria eta Vermeulen nagusi 2007 Maiatza 20

Posted by iromero in Lasterketak.
add a comment

Gaurko lasterketan euria izan da nagusi. Hasieran euri pixka bat ari zuen, baina geroz eta gehiago egiten hasi du eta pilotuek motoak aldatu behar izan dituzte. Azkenean lehenengoa Chris Vermeulen izan da, bigarrena Marco Melandri eta hirugarrena Casey Stoner. Dani Pedrosak merezidun laugarren postu batean bukatu du izugarrizko remontada bat eginez.

Valentino Rossi oso ondo irten da eta bira batzuk lehenengo postuan eman ditu. Baina postu batzuk galdu ditu eta motoa aldatu eta gero ere ez du lortu hasierako posizio hori. Azkenean seigarren bukatu du.

Motoen aldaketekin Randy de Puniet eta Sylvain Guintoli frantsesak lehenengo tokietan jarri dira. Kawasakikoa erori egin da lehenengo zegoela.

Zazpi pilotu erori dira lasterketa honetan: Checa, Elías, De Puniet, Nakano, Barros, Roberts Jr. eta Hayden. Azkeneko hau bi bira falta zirenean erori da, eta laugarren zihoan.

Alex Hofman 5ºizan da, Valentino Rossi 6º, John Hopkins 7º, Loris Capirosi 8º, Tamada 9º, Guintoli 10º, Fonsi Nieto 11º eta Edwards 12º.

le-mans.jpg

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Stoner berriro ere 2007 Maiatza 14

Posted by iromero in Lasterketak.
1 comment so far

Maiatzaren seian Txinan izan zen lasterketan berriro ere Stoner izan zen irabazlea. Valentino Rossik asko borrokatu zuen lehenengo postua lortzeko, eta zati teknikoetan Stoner aurreratzea lortzen zuen, baina helmugako zuzenean Ducatia askoz ere azkarragoa zen eta australiarra berriro ere lehen postuan jartzen zen.

Horrela, Rossi bigarren geratu zen. Honen atzetik John Hopkinsek bukatu zuen.

Dani Pedrosa laugarren geratu zen, bere motorrarekin arazo batzuk izan zituen. Bosgarren Marco Melandri izan zen eta seigarren Loris Capirossi.

Lasterketa hasi eta bereala Toni Elias eta Alex Barros ukitu egin ziren eta biak lurrera joan ziren. Beranduago Shinya Nakano eta Makoto Tamada ere erori egin ziren.

Horrela, sailkapen orokorrean lehenengo Stoner dago 86 punturekin, ondoren Valentino Rossi 71 punturekkin eta hirugarren Dani Pedrosa 49 punturekin.

stoner-rossi-hopkins.jpg

Toseland eta Bayliss garaile 2007 Apirila 29

Posted by iromero in Lasterketak.
add a comment

Superbikeko lehenengo lasterketan Toseland izan da nagusi Noriyuki Haga, Rubén Xaus eta Baylissen aurka borrokatu eta gero.

Haga hamabosgarren postutik ateratzen zen, eta hala ere bigarren bukatzea lortu du. Xausek bitartean azken aurreko biran Corserrek izan duen erorketa aprobetxatu du hirugarren postuan geratzeko.

toseland1.jpg

Bigarren lasterketan Troy Bayliss izan da garaile James Toslandekin borrokatu eta gero. Oso gutxigatik irabazi du, argazkiagatik erabaki dute nor izan den mugara lehenengo iritsi dena.

Max Biaggi sailkapen orokorrean bigarren doa eta gaurko bigarren lasterketa honetan hirugarrena izan da.

bayliss.jpg

Stoner lehenengo jartzen da sailkapen orokorrean 2007 Apirila 22

Posted by iromero in Lasterketak.
1 comment so far

Gaur Casey Stoner bigarren ilaratik irteten zen, baina hori ez da arazoa izan hasieratik bere erritmoa azaltzeko eta garaile izateko. Garaipen honekin hogeita bost puntu lortu ditu eta sailkapen orokorrean berriro ere lehenengo izatea lortu du Valentinorekiko hamar puntuko aldea izanik.

Toni Elias hamargarren postutik irten da, baina oso irteera ona egin du eta beste pilotuak aurreratzen joan da bigarren postua lortu duen arte. Hirugarrena Loris Capirossi italiarra izan da.

Dani Pedrosak ez du zorte onik izan Turkian. Atzo “pole positiona” galdu zuen azken momentuan bere aurrean beste pilotu batzuekin topatu zelako, eta gaur istripu batean lurrera bota dute. Lehenengo bira bukatu baino lehen Olivier Jacquek pasatzeko tokirik ez zegoen tarte batetik igaro nahi zuen eta Pedrosa eta Edwards eraman ditu aurretik. Pedrosak golpe bat jaso du bularrean baina medikuek radiografia batzuk egin dizkiote eta ez dela ezer larria esan dute.

Valentino Rossi hasieran lehenengo zihoan, baina akats bat egin du eta pixkanaka-pixkanaka posizioak galtzen joan da hamargarren geratu den arte. Stonerrek Rossiren akatsa aprobetxatu du eta denen aurretik jarri da Elias geroz eta atzerago utziz.

Emaitzak hauek izan dira: Casey Stoner, Toni Elias, Loris Capirossi, Alex Barros, Marco Melandri, John Hopkins, Nicky Hayden, Randy De Puniet, Alex Hofmann, Valentino Rossi, Chris Vermeulen, Carlos Checa, Shinya Nakano, Makoto Tamada, Sylvain Guintoli eta Kenny Roberts JR.

caseystoner.jpg

SBK 2007 Apirila 17

Posted by iromero in Lasterketak.
add a comment

Dakizuen bezala asteburu honetan izan da superbikeko lasterketa Valentzian.

Superbiken bi lasterketa burutzen dira eta batazbesteko denborarik onena hartzen da kontuan.

Lehenengo lasterketan Rubén Xaus izan zen irabazlea. Irteera txarra izan zuen baina remontatzea lortu zuen. Bigarren postutik atera zen baina beste pilotu batekin ukitu eta hainbat posizio galdu zituen.

Xausek zirkuituko hamargarren kurba aukeratu zuen beste pilotuak aurreratzeko. Lehenengo Haga, gero Corser eta azkenik Troy Bayliss. Lau pilotuetako talde honetan aurreratze politak egon ziren. Ondoen atera zirenak Xaus eta Haga izan ziren. Zazpigarren biran Xaus lehenengo zen eta denborarik onenak egiten zituen behin eta berriz.

Bitartean, laugarren ilaratik ateratzen ziren Fonsi Nieto eta Carmelo Morales postuak irabazten zihoazen. Nietok zazpigarren izatea lortu zuen eta Moralesek hamaikagarren, baina erori eta lasterketatik kanpo geratu ziren. Nieto hamaikagarren biran, eta Morales hamahirugarrenean.
xaus.jpg

Eguneko bigarren lasterketan irabazlea James Toseland izan zen. Oso karrera polita izan zen eta azkeneko biran ere garaipenagatik borrokatu zuen Biaggi eta Hagarekin.

Haga eta Corser oso ondo atera ziren eta Baylissek eta Xausek posizio egokia bilatzen zuten Lanzi eta Toselanden erasopean. Laugarren biran Xausek Haga aurreratu zuen eta lehenengo posizioan kokatu zen. Baina Noriyuki Hagak ez zuen denbora asko behar izan aurrean agertzeko. Honen erritmoa Toselandek jarraitu zuen egokien.

toseland.jpg

Rossi txapeldun 2007 Martxoa 27

Posted by iromero in Lasterketak.
1 comment so far

Martxoaren 25ean izan zen moto gp-ko aurtengo bigarren lasterketa. Valentino Rossi izan zen garaile eta bere denboraldi txarra alde batera utzi zuen. Orain, txapelketan lehenengoa dago 45 punturekin.

Hasieran Dani Pedrosa zegoen lehenengo postuan baina zirkuituari lehenengo bira ematerako italiarrak aurreratu zuen. Repsol hondakoak bigarren postuan bukatu zuen Colin Edwardsen aurretik.

Rossik erritmo azkarra jarri zuen, eta Pedrosa eta Edwars izan ziren erritmo hau ondoen jarraitu zutenak. Hiru pilotu hauek atzetik zetorren taldearekiko bost segundoko aldea zuten. Bigarren talde honetan lehenengoa  Nicky Hayden zen eta atzetik  John  Hopkins, Marco  Melandri, Toni Elias, Carlos Checa eta Casey Stoner zeuden.

11 bira falta zirenean John Hopkins lurrera erori zen eta Toni Elias laugarren zihoan.

Zenbait bira eta gero, Rossik Daniri hiru segundotako  aldea ateratzen zion eta helmugara horrela iritsi ziren.

Rossi, Pedrosa,Edwards,Elias,Stoner, Checa, Hayden,, Melandri, Vermeulen  eta Nakano izan dira lehenengo hamarrak.

rossi.jpg

Martxoaren 10a 2007 Martxoa 20

Posted by iromero in Lasterketak.
add a comment

Martxoaren 10ean izan zen aurtengo moto gp-ko lehenengo lasterketa.

Casey Stoner izan zen irabazlea. Rossi eta Pedrosa izan ziren bigarren eta hirugarren geratu zirenak.  Stoner lehenengo zihoan Rossi eta Dani Pedrosa atzean oso gertu zeramatzala, baina Danik akats bat izan zuen kurba batean eta atzean geratu zen. Lehia Casey eta Valentinoren artean geratu zen, baina zenbait aurrerapen on eta postu trukaketa eta gero australiarrak lortu zuen lehen postua.

qatar.jpg