jump to navigation

Stoner geldiezina 2007 Ekaina 2

Posted by iromero in Entrenamenduak.
trackback

Gaur izan diren entrenamenduetan Casey Stoner australiarra izan da denborarik onena egin duena. Entrenamenduen denborarik gehiena euritan izan da berriro ere eta oso zaila zen Stonerren denbora hobetzea egoera horretan.

Bigarren denborarik onena Chris Vermeulenek egin du.

Bukaeran errepidea pixkanaka-pixkanaka lehortzen zihoan eta beste pilotuek beren denborak pixka bat hobetzeko aukera izan dute. Hauen artean Valentino Rossik hirugarren postua lortzeko aukera izan du.

Bihar bigarren ilaran Olivier Jacque, Capirossi eta Melandri irtengo dira.  Hirugarrenean Randy De Puniet, Dani Pedrosa eta John Hopkins irtengo dira. Hurrengoak Barros, Hofmann, Nakano, Hayden, Checa, Elias, Edwards, Guintoli, Roberts Jr eta Roberts izan dira.

Aipatzekoa da Honda Repsoleko Dani Pedrosa izan dela emaitza onenak lortu dituena lehorrean izan diren entrenamendu libreetan.

Iruzkinak»

no comments yet - be the first?