Katalunian Stoner garaile 2007 Ekaina 11
Posted by iromero in Lasterketak.add a comment
Asteburu honetan Katalunian izan den lasterketan Casey Stoner berriro nagusitu da aurreko lasterketan Ducatik utzi zituen dudak argituz. Bigarren Valentino Rossi geratu zen, eta Dani Pedrosa hirugarren.
Australiarrak bere Ducatiaren abiadura erabili zuen puntu teknikoetan galtzen zituen posizioak zuzenetan irabazteko. Baina Valentino Rossi puntu hauetan inguratu egiten zitzaion eta aurreratze politak egin zituzten. Atzetik, Dani Pedrosa oso gertu zegoen eta batzuetan bigarren postuan jarri behar zela zirudien, baina ez zuen bere hirugarren postua hobetzerik izan.
Ondorengoak: Hopkins 4º , Randy de Puniet 5º, Loris Capirossi 6º, Chris Vermeulen 7º, Alex Barros 8º, Marco Melandri 9º, Colin Edwars 10º, Nicky Hayden 11º, Makoto Tamada 12º, Alex Hofmann 13º, Sylvain Guintoli 14º, Shinya Nakano 15º, Kenny Roberts Jr 16º, Carlos Checa 17º eta Kurtis Roberts 18º. Toni Eliasek ezin izan zuen lasterketa bukatu.
Lasterketaren laburpena ikusteko klikatu hemen.
Circuit de Catalunya 2007 Ekaina 8
Posted by iromero in Zirkuituak.add a comment
1989an hasi ziren zirkuitu hau egiten, Bartzelonatik 20km iparraldera. 1991ko irailean inauguratu zen eta hilabete horretan bertan izan zen Espainiako F1eko lehenengo lasterketa.
2001ean IRTAk urtero ematen duen saria lortu zuen eta azkenaldian hoberen diseinatutako ibilbidea duen zirkuituetako bat dela kontsideratzen da.
Zirkuitu honen luzera 4727m da eta 12m-tako zabalera du. Ezkerrerantz 5 kurba ditu, eta 8 eskuinerantz. 104.000 ikusle sartzen dira bertan.
Dani Pedrosak zirkuitu honetan bira bat nola eman erakusten digu hemen.
Rossik etxean irabazten du 2007 Ekaina 3
Posted by iromero in Lasterketak.1 comment so far
Nahiz eta gaurko lasterketan berriro ere euria izan behar zela nagusi uste zen, azkenean eguraldi ona egin du eta lasterketa lehorrean egin da. Valentino Rossi izan da garaile eta atzetik Dani Pedrosa eta Alex Barros iritsi dira helmugara.
Italiarra ez da ondo irten baina pixkanaka-pixkanaka beste pilotuak aurreratzen joan da aurreraino iritsi den arte. Aurrean zortzigarren postutik atera den Dani Pedrosa topatu du. Honek gogor iraun du Rossiren aurrean, baina azkenean aurreratu egin du.
Atzetik Casey Stoner zetorren, baina lasterketa bukatzeko gutxi falta zela Alex Barrosek aurreratu egin du hirugarren postua lortuz.
Oraindik Stoner dago lehenego sailkapen orokorrean, baina bigarren den Valentino Rossi 9 puntutara dago eta hirugarren den Dani Pedrosa 33 puntutara.
Gaurko lasterketaren sailkapena ikusteko egin klik hemen.
Gaurko hiru lasterketen laburpena ikusteko egin klik hemen.
Stoner geldiezina 2007 Ekaina 2
Posted by iromero in Entrenamenduak.add a comment
Gaur izan diren entrenamenduetan Casey Stoner australiarra izan da denborarik onena egin duena. Entrenamenduen denborarik gehiena euritan izan da berriro ere eta oso zaila zen Stonerren denbora hobetzea egoera horretan.
Bigarren denborarik onena Chris Vermeulenek egin du.
Bukaeran errepidea pixkanaka-pixkanaka lehortzen zihoan eta beste pilotuek beren denborak pixka bat hobetzeko aukera izan dute. Hauen artean Valentino Rossik hirugarren postua lortzeko aukera izan du.
Bihar bigarren ilaran Olivier Jacque, Capirossi eta Melandri irtengo dira. Hirugarrenean Randy De Puniet, Dani Pedrosa eta John Hopkins irtengo dira. Hurrengoak Barros, Hofmann, Nakano, Hayden, Checa, Elias, Edwards, Guintoli, Roberts Jr eta Roberts izan dira.
Aipatzekoa da Honda Repsoleko Dani Pedrosa izan dela emaitza onenak lortu dituena lehorrean izan diren entrenamendu libreetan.



