Euria eta Vermeulen nagusi 2007 Maiatza 20
Posted by iromero in Lasterketak.add a comment
Gaurko lasterketan euria izan da nagusi. Hasieran euri pixka bat ari zuen, baina geroz eta gehiago egiten hasi du eta pilotuek motoak aldatu behar izan dituzte. Azkenean lehenengoa Chris Vermeulen izan da, bigarrena Marco Melandri eta hirugarrena Casey Stoner. Dani Pedrosak merezidun laugarren postu batean bukatu du izugarrizko remontada bat eginez.
Valentino Rossi oso ondo irten da eta bira batzuk lehenengo postuan eman ditu. Baina postu batzuk galdu ditu eta motoa aldatu eta gero ere ez du lortu hasierako posizio hori. Azkenean seigarren bukatu du.
Motoen aldaketekin Randy de Puniet eta Sylvain Guintoli frantsesak lehenengo tokietan jarri dira. Kawasakikoa erori egin da lehenengo zegoela.
Zazpi pilotu erori dira lasterketa honetan: Checa, Elías, De Puniet, Nakano, Barros, Roberts Jr. eta Hayden. Azkeneko hau bi bira falta zirenean erori da, eta laugarren zihoan.
Alex Hofman 5ºizan da, Valentino Rossi 6º, John Hopkins 7º, Loris Capirosi 8º, Tamada 9º, Guintoli 10º, Fonsi Nieto 11º eta Edwards 12º.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Le Mans 2007 Maiatza 16
Posted by iromero in Zirkuituak.3 comments
Kaixo denoi, gaur Le Manseko zirkuituaz hitz egingo dizuet. Asteburu honetan bertan izango da motogp-ko lasterketa.
Zirkuitu hau Frantzian dago, Paristik 200 bat kilometrotara. 1965ean egin zuten, baina 1995ean Alberto Puigek istripu larri bat izan zuen eta munduko txapelketako egutegitik kendu zuten. 2000. urtean konponketa batzuk egin zituzten eta berriro ere egutegi barruan sartu zen.
Errepidea estua da eta kurba nabarmenak ditu, horrela pilotuak arreta berezia jarri behar du bat-batean frenatzerakoan edo azeleratzerakoan.
100.000 ikusle erraz sartzen dira zirkuitu honetan eta motorrezko beste atal batzuetako lasterketak ere egiten dira hemen.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Stoner berriro ere 2007 Maiatza 14
Posted by iromero in Lasterketak.1 comment so far
Maiatzaren seian Txinan izan zen lasterketan berriro ere Stoner izan zen irabazlea. Valentino Rossik asko borrokatu zuen lehenengo postua lortzeko, eta zati teknikoetan Stoner aurreratzea lortzen zuen, baina helmugako zuzenean Ducatia askoz ere azkarragoa zen eta australiarra berriro ere lehen postuan jartzen zen.
Horrela, Rossi bigarren geratu zen. Honen atzetik John Hopkinsek bukatu zuen.
Dani Pedrosa laugarren geratu zen, bere motorrarekin arazo batzuk izan zituen. Bosgarren Marco Melandri izan zen eta seigarren Loris Capirossi.
Lasterketa hasi eta bereala Toni Elias eta Alex Barros ukitu egin ziren eta biak lurrera joan ziren. Beranduago Shinya Nakano eta Makoto Tamada ere erori egin ziren.
Horrela, sailkapen orokorrean lehenengo Stoner dago 86 punturekin, ondoren Valentino Rossi 71 punturekkin eta hirugarren Dani Pedrosa 49 punturekin.



