jump to navigation

Turkiako lehen entrenamendu libreak 2007 Apirila 20

Posted by iromero in Entrenamenduak.
trackback

Gaur asteburu honetan motogp-n izango den lasterketarako entrenamendu libreak izan dira. Lasterketa Turkian izango da igandean.

Goizeko denborak ez dira oso azkarrak izan; izan ere, atzo gauean euriak busti egin baitzuen zirkuitua eta gaur goizean oraindik notatu egiten zen, gainera orain arte 800cc-ko motoek zirkuitu hau ez dute probatu.

GOIZEAN:

Azkarrena Fiat Yamahako Colin Edwards izan da. Edwardsek azken momentua aprobetxatu du denborarik onena egiteko. Ordura arte Rizla Suzukiko Chris Vermeulen eta John Hopkinsek zituzten denborarik onenak.

Dani Pedrosa (Repsol Honda) izan da laugarren denborarik onena lortu duena, Alex Hofmann eta Olivier Jacqueren aurretik.

Hurrengoak Loris Capirossi, Shinya Nakano eta Sylvain Guintoli izan dira.

Istripurik ikusgarrienetako bat Nakanorena izan da. Marco Melandri, Casey Stoner eta Randy De Puniet ere erori egin dira.

Valentino Rossik hamar bira besterik ez ditu egin eta denbora gehiena bere boxean pasatu du. Hamazazpigarren denbora egin du. edwards.jpg

ARRATXALDEAN:

Ducatiko pilotuak izan dira onenak arratxaldean. Denborarik onena Casey Stonerrek egin du, eta beragatik gertuena bere taldeko Loris Capirossi izan da. John Hopkins izan da hirugarren eta Valentino Rossi laugarren.

Hurrengoak Toni Elias, Olivier Jacque, Chris Vermeulen, Alex Hofmann, Dani Pedrosa eta Marco Melandri izan dira. Nicky Hayden hamalaugarrena izan da, Colin Edwards hamabosgarrena eta Carlos Checa hamaseigarrena.

stoner.jpg

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Iruzkinak»

1. jolaus - 2007 Apirila 20

Benga Capirossi. Eusti goiari!

Joe, Irati aze esteka kopuru handia eskaini diguzun bidalketa honetan! Ondo, ondo! :wink: