jump to navigation

Espero zena 2007 Martxoa 24

Posted by iromero in Entrenamenduak.
trackback

Gaur 13:50ean hasi dira Jerezeko lasterketako entrenamenduak. Azkarrena Repsol Hondako Dani Pedrosa izan da, eta “pole position”a lortu du, beraz, bihar lehenengo postutik aterako da.

Bere denbora 1.39.402 izan da eta bigarrena baino 51 zentesima azkarragoa izan da. Bigarren Valentino Rossi geratu da. Rossik goizean hemezortzigarren izatea besterik ez du lortu baina arratsaldean lehenengoen artean egotea lortu du, zortzi minutu falta zirenean lehenengo jarri eta gero azkenean bigarren geratuz.

Carlos Checak asteburu osoan oso denbora onak egin ditu, atzoko eta gaur goizeko entrenamendu libreetan denborarik onenak. Bihar hirugarren postuan aterako da.

Colin Edwards laugarren izan da, eta bere ilara berean Casey Stoner eta John Hopkins irtengo dira.

Jarraian; Shinya Nakano, Toni Elias, Marco Melandri, Kenny Roberts, Nicky Hayden, Randy de Puniet, Alex Barros, Chris Vermeulen, Loris Capirossi, Olivier Jacque, Makoto Tamada, Alex Hofmann, Kousuke Akiyoshi eta Sylvain Guintoli geratu dira.

Iruzkinak»

1. enovo - 2007 Martxoa 24

Benga Rossi!!!!!!!!!!!!!!!