Katalunian Stoner garaile 2007 Ekaina 11
Posted by iromero in Lasterketak.add a comment
Asteburu honetan Katalunian izan den lasterketan Casey Stoner berriro nagusitu da aurreko lasterketan Ducatik utzi zituen dudak argituz. Bigarren Valentino Rossi geratu zen, eta Dani Pedrosa hirugarren.
Australiarrak bere Ducatiaren abiadura erabili zuen puntu teknikoetan galtzen zituen posizioak zuzenetan irabazteko. Baina Valentino Rossi puntu hauetan inguratu egiten zitzaion eta aurreratze politak egin zituzten. Atzetik, Dani Pedrosa oso gertu zegoen eta batzuetan bigarren postuan jarri behar zela zirudien, baina ez zuen bere hirugarren postua hobetzerik izan.
Ondorengoak: Hopkins 4º , Randy de Puniet 5º, Loris Capirossi 6º, Chris Vermeulen 7º, Alex Barros 8º, Marco Melandri 9º, Colin Edwars 10º, Nicky Hayden 11º, Makoto Tamada 12º, Alex Hofmann 13º, Sylvain Guintoli 14º, Shinya Nakano 15º, Kenny Roberts Jr 16º, Carlos Checa 17º eta Kurtis Roberts 18º. Toni Eliasek ezin izan zuen lasterketa bukatu.
Lasterketaren laburpena ikusteko klikatu hemen.
Circuit de Catalunya 2007 Ekaina 8
Posted by iromero in Zirkuituak.add a comment
1989an hasi ziren zirkuitu hau egiten, Bartzelonatik 20km iparraldera. 1991ko irailean inauguratu zen eta hilabete horretan bertan izan zen Espainiako F1eko lehenengo lasterketa.
2001ean IRTAk urtero ematen duen saria lortu zuen eta azkenaldian hoberen diseinatutako ibilbidea duen zirkuituetako bat dela kontsideratzen da.
Zirkuitu honen luzera 4727m da eta 12m-tako zabalera du. Ezkerrerantz 5 kurba ditu, eta 8 eskuinerantz. 104.000 ikusle sartzen dira bertan.
Dani Pedrosak zirkuitu honetan bira bat nola eman erakusten digu hemen.
Rossik etxean irabazten du 2007 Ekaina 3
Posted by iromero in Lasterketak.1 comment so far
Nahiz eta gaurko lasterketan berriro ere euria izan behar zela nagusi uste zen, azkenean eguraldi ona egin du eta lasterketa lehorrean egin da. Valentino Rossi izan da garaile eta atzetik Dani Pedrosa eta Alex Barros iritsi dira helmugara.
Italiarra ez da ondo irten baina pixkanaka-pixkanaka beste pilotuak aurreratzen joan da aurreraino iritsi den arte. Aurrean zortzigarren postutik atera den Dani Pedrosa topatu du. Honek gogor iraun du Rossiren aurrean, baina azkenean aurreratu egin du.
Atzetik Casey Stoner zetorren, baina lasterketa bukatzeko gutxi falta zela Alex Barrosek aurreratu egin du hirugarren postua lortuz.
Oraindik Stoner dago lehenego sailkapen orokorrean, baina bigarren den Valentino Rossi 9 puntutara dago eta hirugarren den Dani Pedrosa 33 puntutara.
Gaurko lasterketaren sailkapena ikusteko egin klik hemen.
Gaurko hiru lasterketen laburpena ikusteko egin klik hemen.
Stoner geldiezina 2007 Ekaina 2
Posted by iromero in Entrenamenduak.add a comment
Gaur izan diren entrenamenduetan Casey Stoner australiarra izan da denborarik onena egin duena. Entrenamenduen denborarik gehiena euritan izan da berriro ere eta oso zaila zen Stonerren denbora hobetzea egoera horretan.
Bigarren denborarik onena Chris Vermeulenek egin du.
Bukaeran errepidea pixkanaka-pixkanaka lehortzen zihoan eta beste pilotuek beren denborak pixka bat hobetzeko aukera izan dute. Hauen artean Valentino Rossik hirugarren postua lortzeko aukera izan du.
Bihar bigarren ilaran Olivier Jacque, Capirossi eta Melandri irtengo dira. Hirugarrenean Randy De Puniet, Dani Pedrosa eta John Hopkins irtengo dira. Hurrengoak Barros, Hofmann, Nakano, Hayden, Checa, Elias, Edwards, Guintoli, Roberts Jr eta Roberts izan dira.
Aipatzekoa da Honda Repsoleko Dani Pedrosa izan dela emaitza onenak lortu dituena lehorrean izan diren entrenamendu libreetan.
Euria eta Vermeulen nagusi 2007 Maiatza 20
Posted by iromero in Lasterketak.add a comment
Gaurko lasterketan euria izan da nagusi. Hasieran euri pixka bat ari zuen, baina geroz eta gehiago egiten hasi du eta pilotuek motoak aldatu behar izan dituzte. Azkenean lehenengoa Chris Vermeulen izan da, bigarrena Marco Melandri eta hirugarrena Casey Stoner. Dani Pedrosak merezidun laugarren postu batean bukatu du izugarrizko remontada bat eginez.
Valentino Rossi oso ondo irten da eta bira batzuk lehenengo postuan eman ditu. Baina postu batzuk galdu ditu eta motoa aldatu eta gero ere ez du lortu hasierako posizio hori. Azkenean seigarren bukatu du.
Motoen aldaketekin Randy de Puniet eta Sylvain Guintoli frantsesak lehenengo tokietan jarri dira. Kawasakikoa erori egin da lehenengo zegoela.
Zazpi pilotu erori dira lasterketa honetan: Checa, Elías, De Puniet, Nakano, Barros, Roberts Jr. eta Hayden. Azkeneko hau bi bira falta zirenean erori da, eta laugarren zihoan.
Alex Hofman 5ºizan da, Valentino Rossi 6º, John Hopkins 7º, Loris Capirosi 8º, Tamada 9º, Guintoli 10º, Fonsi Nieto 11º eta Edwards 12º.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Le Mans 2007 Maiatza 16
Posted by iromero in Zirkuituak.3 comments
Kaixo denoi, gaur Le Manseko zirkuituaz hitz egingo dizuet. Asteburu honetan bertan izango da motogp-ko lasterketa.
Zirkuitu hau Frantzian dago, Paristik 200 bat kilometrotara. 1965ean egin zuten, baina 1995ean Alberto Puigek istripu larri bat izan zuen eta munduko txapelketako egutegitik kendu zuten. 2000. urtean konponketa batzuk egin zituzten eta berriro ere egutegi barruan sartu zen.
Errepidea estua da eta kurba nabarmenak ditu, horrela pilotuak arreta berezia jarri behar du bat-batean frenatzerakoan edo azeleratzerakoan.
100.000 ikusle erraz sartzen dira zirkuitu honetan eta motorrezko beste atal batzuetako lasterketak ere egiten dira hemen.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Stoner berriro ere 2007 Maiatza 14
Posted by iromero in Lasterketak.1 comment so far
Maiatzaren seian Txinan izan zen lasterketan berriro ere Stoner izan zen irabazlea. Valentino Rossik asko borrokatu zuen lehenengo postua lortzeko, eta zati teknikoetan Stoner aurreratzea lortzen zuen, baina helmugako zuzenean Ducatia askoz ere azkarragoa zen eta australiarra berriro ere lehen postuan jartzen zen.
Horrela, Rossi bigarren geratu zen. Honen atzetik John Hopkinsek bukatu zuen.
Dani Pedrosa laugarren geratu zen, bere motorrarekin arazo batzuk izan zituen. Bosgarren Marco Melandri izan zen eta seigarren Loris Capirossi.
Lasterketa hasi eta bereala Toni Elias eta Alex Barros ukitu egin ziren eta biak lurrera joan ziren. Beranduago Shinya Nakano eta Makoto Tamada ere erori egin ziren.
Horrela, sailkapen orokorrean lehenengo Stoner dago 86 punturekin, ondoren Valentino Rossi 71 punturekkin eta hirugarren Dani Pedrosa 49 punturekin.
Toseland eta Bayliss garaile 2007 Apirila 29
Posted by iromero in Lasterketak.add a comment
Superbikeko lehenengo lasterketan Toseland izan da nagusi Noriyuki Haga, Rubén Xaus eta Baylissen aurka borrokatu eta gero.
Haga hamabosgarren postutik ateratzen zen, eta hala ere bigarren bukatzea lortu du. Xausek bitartean azken aurreko biran Corserrek izan duen erorketa aprobetxatu du hirugarren postuan geratzeko.
Bigarren lasterketan Troy Bayliss izan da garaile James Toslandekin borrokatu eta gero. Oso gutxigatik irabazi du, argazkiagatik erabaki dute nor izan den mugara lehenengo iritsi dena.
Max Biaggi sailkapen orokorrean bigarren doa eta gaurko bigarren lasterketa honetan hirugarrena izan da.
Stoner lehenengo jartzen da sailkapen orokorrean 2007 Apirila 22
Posted by iromero in Lasterketak.1 comment so far
Gaur Casey Stoner bigarren ilaratik irteten zen, baina hori ez da arazoa izan hasieratik bere erritmoa azaltzeko eta garaile izateko. Garaipen honekin hogeita bost puntu lortu ditu eta sailkapen orokorrean berriro ere lehenengo izatea lortu du Valentinorekiko hamar puntuko aldea izanik.
Toni Elias hamargarren postutik irten da, baina oso irteera ona egin du eta beste pilotuak aurreratzen joan da bigarren postua lortu duen arte. Hirugarrena Loris Capirossi italiarra izan da.
Dani Pedrosak ez du zorte onik izan Turkian. Atzo “pole positiona” galdu zuen azken momentuan bere aurrean beste pilotu batzuekin topatu zelako, eta gaur istripu batean lurrera bota dute. Lehenengo bira bukatu baino lehen Olivier Jacquek pasatzeko tokirik ez zegoen tarte batetik igaro nahi zuen eta Pedrosa eta Edwards eraman ditu aurretik. Pedrosak golpe bat jaso du bularrean baina medikuek radiografia batzuk egin dizkiote eta ez dela ezer larria esan dute.
Valentino Rossi hasieran lehenengo zihoan, baina akats bat egin du eta pixkanaka-pixkanaka posizioak galtzen joan da hamargarren geratu den arte. Stonerrek Rossiren akatsa aprobetxatu du eta denen aurretik jarri da Elias geroz eta atzerago utziz.
Emaitzak hauek izan dira: Casey Stoner, Toni Elias, Loris Capirossi, Alex Barros, Marco Melandri, John Hopkins, Nicky Hayden, Randy De Puniet, Alex Hofmann, Valentino Rossi, Chris Vermeulen, Carlos Checa, Shinya Nakano, Makoto Tamada, Sylvain Guintoli eta Kenny Roberts JR.
Rossi eta Edwards azkarrenak 2007 Apirila 21
Posted by iromero in Entrenamenduak.add a comment
Biharko lasterketan Valentino Rossi irtengo da “pole positionetik”. Denbora bukatzeko hamar minutu falta zirenetik italiarrak denorarik onena zuen.
Inor ez da gai izan denbora hau jaisteko. Azken biran Dani Pedrosak denbora hobea lortu behar zuela zirudien, baina John Hopkinsekin topatu da eta honek oztopatu egin du bere postua salbatzen ari zenean. Azkenean hirugarren posizioa lortu du.
Bigarren denborarik onena Valentino Rossiren taldeko Colin Edwardsek egin du. Horrela, lehenengo lerroa Fiat Yamahako bi pilotuek eta Repsol Hondako Dani Pedrosak beteko dute.
Bigarren ilara Casey Stonerrek, Loris Capirossik eta Nicky Haydenek beteko dute orden honetan.
Hirugarren ilaran John Hopkins, Randy De Puniet eta Chris Vermeulen aterako dira.
Ondorengoak Toni Elias, Olivier Jacque, Shinya Nakano, Alex Barros, Marco Melandri, Makoto Tamada, Carlos Checa, Alex Hofmann, Kenny Roberts JR eta Sylvain Guintoli izan dira.











